Intermon Oxfam-ek bidezko merkataritzako produktuen denda du Donostian. Bertan laguntzeko gogoa bazenu, jar zaitez kontaktuan Intermon Oxfamekin. Boluntario taldeak burutuko lituzkeen ekintzak hauek lirateke:
•Bezeroei arreta: salmentak eta bidezko merkataritzaren inguruko sentsibilizazioa.
•Dendaren dekorazioa eta zaintza: garbiketa, eskaparatea, produktuak jarri.
•Biltegiaren kudeaketa: stockaren kontrola, inbentarioa, etab
•Dendaren administrazioa: eskaerak, diruzaintza.
•Bidezko Merkataritzaren sustapena, kaleko ekintzetan salmenten bitartez.
•Komitearen bileretan parte hartu.
Perfil-a:
•Elkartasuna, garapenerako lankidetza eta pobreziaren aurkako borrokaren inguruko motibazioa
•Talde lanerako gaitasuna
•Astero (astelehena-larunbata) txanda bat edo 2 betetzeko disponibilidadea (goiz edo arratsalde)