Asociación: HURKOA FUNDAZIOA
Contacto : Evelia Cantera – 943- 468956 – ecantera@hurkoa.org
Actividades: Desbabestuta eta, ahulezia eta menpekotasun egoeran dauden adineko pertsonen (gaixotasun mentala eduki ala ez) arreta, defentsa eta tutelarako Caritasek sortutako fundazioa da, Hurkoa. Familiaren edo/eta gizartearen babesa ez dutenenganako arretak du lehentasuna.

Menpekotasuna duten adineko pertsonen eguneko egoitza bat bultzatzen du eta senideei orientazioa, laguntza eta babesa eskaintzen die. Gipuzkoako lurraldean egiten du lan.

Pertsona boluntarioak behar ditu aurrera eramaten dituen programetako ekintzetan parte hartzeko:

- Menpekotasuna duten adineko pertsonei akonpainamentua Eguneko zentroan.
- Adineko pertsonei akonpainamentua, beren etxeetan, erresidentzietan nahiiz hospitalean.
- Familia edota gizartearen babesa ez duten gaixotasun mentala duten gazteei akonpainamentu pertsonala nahiz taldekakoa.

Hurkoako boluntarioak ez daude bakarrik burutzen dituzten ekintzetan, profesionalen erreferentzia aurkituko dute laguntza eta orientazioa jasotzeko.



[ Volver ]