| |
Boluntariotza, pertsonek gizartean parte hartu eta beren hiritar konpromisoak adierazteko modu bat da, era horretan gizartea eraldatu eta berau gizatiarragoa izan dadin lagunduaz.
Boluntario izan nahi dutenek zailtasunak izan ditzazkete beren gaitasun, lehentasun eta asmoetara egokitzen diren elkarteak aurkitzeko. Elkarteentzat ere ez da erraza izaten, elkartean laguntzeko prest dauden boluntarioak aurkitzea.
Boluntariotza eta antzeko gizarte-ekimenen inguruan zegoen sentsibilitatea eta interesa ikusirik, Euskadiko Kutxa, Hezkide Eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1998an GIZALDE Gipuzkoako Boluntariotza sortu zuten.
Elkarte zein boluntarioek, beren ekintza boluntarioa garatzeko edo gauzatzeko beharrezko informazio, aholku, bitartekaritza eta baliabideak aurkituko dituzten gunea izan nahi du GIZALDEk
|
|