| |
Informazioa, boluntariotza eta irabazi asmorik gabeko elkartegintzaren inguruko gaietan, edozein pertsona zein elkarterentzat.
Bitartekaritza, elkarte eta lan boluntarioak egin nahi dituzten pertsonen artean, elkarteetara sarrera errazteko.
Aholkularitza teknikoa, irabazi asmorik gabeko elkarteentzat:
+ Oinarrizko aholkularitza.
+ Elkarteen kudeaketa.
+ Aholkularitza informatikoa.
Baliabideak, elkarte zein pertsonen kalitatezko ekintza boluntarioa bermatzeko:
+Formakuntza, pertsona boluntario zein elkarteentzat.
+Ziber-Txoko; internetera sarbidea duen ordenagailua erabiltzeko aukera, alde batetik, Gizalden jasotako informazioa osatzeko, eta bestetik, beharra duten elkarte zein boluntarioek beren lanetarako erabili ahal izateko.
+ Material mailegua; irabazi asmorik gabeko elkarteen ekintzetan behar ditzaketen, ikus entzuneko materiala, feria eta antzekotarako aulki, toldo,...
+Txekeprest; boluntarioen formakuntza finantzatzeko programa.
|
|